Euskal kultura eta sormena ezagutu

SORMENAREN LURRALDEA

Ezagutu euskararen lurraldea

Argazkia: Kukai, Gorka Bravo

TRADIZIOEN LURRALDEA

Ezagutu euskararen lurraldea

Argazkia: Ekaitz Zilarmendi

INSPIRAZIOAREN LURRALDEA

Ezagutu euskararen lurraldea

Argazkia: Anari, Juan G. Andrés

ZAPOREEN LURRALDEA

Ezagutu euskararen lurraldea

Argazkia: Mugaritz, Oscar Oliva

ARTEAREN LURRALDEA

Ezagutu euskararen lurraldea

Argazkia: Haizearen Orrazia, ULMA taldea

KULTURAREN LURRALDEA

Ezagutu euskararen lurraldea

Argazkia: Santa Maria katedrala, Basquetour

AUTENTIKOTASUN LURRALDEA

Ezagutu euskararen lurraldea

Argazkia: Kontxako Bandera, Santiago Farizano

EUSKARAREN LURRALDEA

Ezagutu euskararen lurraldea

Basqueculture.eus euskara eta euskal kultura, artea, sormenari buruzko webgune ofiziala da. Gure kulturara hurbildu nahi dutenentzat leiho bat. Gure kulturaren protagonisten eskutik euskararen lurraldea ezagutzeko bide bat.

Artikuluak

Kaleak hartzen dituzten gorputzak

Mendea estreinatu berri zenean, gona beltzez jantzitako emakume bat Brooklyneko zubiaren erdian kokatu zen, kameraren begiari so. Hankak ireki zituen ...

Mundura jalgitzeko jantzia

Haur nintzela, bere semeei -guri- berea ez zen hizkuntza bat irakasteko erabakiari buruz galdetu nion amari. Euskarari lotua zegoen nire ...

Basqueculture.eus ikus-entzunezkoak, musika, liburugintza, arte eszenikoak eta artearen sektorearen inguruko informazioa bilatzen duten atzerriko profesionalentzako sarbidea ere bada, baita ondarearen eta hizkuntzaren esparruari buruzko informazioa eskuratzeko baliabidea ere. Webgune honen bidez alor horietako eragile nagusiekin harremanetan jar zaitezke.

BASQUE. 10 PUNTUTAN

LURRA

01. Euskararen lurraldea

Euskararen lurraldea, Euskal Herria izenez ezagun, Europako hegoaldean dago, Pirinioetako mendebaldean. Mendikatearen bi aldeetara hedatzen da, ibarrak eta lautadak zeharkatu eta Kantauri itsaso biziraino. Antzina-antzinakoa da bere historia, kultura berezi bat du, eta munduan berdinik ez duen hizkuntza bat. Euskal Herria anitza eta abegikorra da. Eta dena dago hurbil. Bere gizarte modernoak ondo jakin du garai bakoitzera moldatzen, eta era horretan lortu du Europaren aitzindaritzan kokatzea bizi-kalitateari eta giza garapen jasangarriari dagokienez.

HIZKUNTZA

02. Euskara, jatorri ezezaguna duen antzinako hizkuntza

Europako hizkuntza bizi zaharrena da euskara. Bere jatorriak misterio bat izaten jarraitzen du: ezezaguna da bere sorburua eta ez du ahaidetasun zuzenik beste hizkuntza batzuekin. Euskarak mendeetan iraun du bizirik, eta berari esker eutsi diote euskaldunek kultura propio eta jori bati. Nabarmentzekoa da bertsolaritzaren oraingo egoera bikaina, bere kemena eta entzute handia. Gaur egun, 900.000 euskara hiztun inguru daude, eta nabaritasuna hartu du hezkuntzaren, kulturaren eta gizartearen eremuan, baita mundu digitalean ere.

TRADIZIOAK ETA GIZARTEA

03. Nortasun handiko lurraldea

Erroak sustraituta dituen lurraldea da, eta berezitasunez jositako kultura baten jabe. Tradizioek, folkloreak eta mitologiak, hizkuntzarekin batera, leku gailen bat hartzen dute imajinario kolektiboan: iraganari begiratzeko balio izateaz gainera, etorkizunerantz proiektatzeko oinarria dira. Lurralde moderno bat da gaur egun, eta elkar hartuta bizi dira bertan tradizioa eta abangoardia.