Quebec-Pays Basque 2020-2021

Euskal Herria eta Quebec aspaldidanik elkar ezagutzen duten lurraldeak dira. Duela bost mende euskal baleazaleak Quebec-eko kostaldera iritsi zirenean hasi zen gaur arte mantentzen den harremana.

Euskadik eta Quebec-ek aniztasun kultural eta linguistikoaren babesa, berrikuntzaren aldeko apustua, larrialdi klimatikoari aurre egiteko konpromisoa eta etorkizuneko erronken aurrean ikuspegi komun bat partekatzen dituzte.

Quebec-Pays Basque 2020-2021 egitasmoak gure sortzaileen bikaintasuna azpimarratu, Quebec eta Euskadiko kultur eragileen arteko lankidetza, eta artista, sortzaile eta kultur industrien hartu-emana sustatu eta bi nazioen arteko lankidetza estutzeko balioko du.

Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioak bideratuta, egitasmoak joan-etorriko ibilbidea izango du: euskal kultur denboraldi bat egingo da Quebec-en eta quebectar sortzaileek euren lana erakutsiko dute Euskadin.

Lotutako artikuluak

No Content Available