Argazkia: Donostia / San Sebastian 2016 (CC-BY)
BASQUE. BOOKS.
BASQUE. BOOKS. euskal literatura eta liburugintzaren sektorea nazioartekotzeko marka da.
Liburuaren sektoreak herrialdeko hizkuntza ofizial desberdinak hartzen ditu eta bere zeregina da idazleen, argitaratzaileen eta liburutegien interesak defendatzea, eta irakurzaletasuna eta euskal literatura bultzatu eta zabaltzea.
Euskal Idazleen Elkartea
Euskarazko idazleen elkartea da, eta euskal idazleen eskubideak defendatzea da bere helburua, baita euskal literatura Euskal Herrian eta kanpoan sustatzea ere.
Euskadiko Idazleen Elkartea
Elkarte hau ahalik eta euskal idazle-kopuru handiena biltzeko asmoz sortu zen, beren lan-tresna edozein hizkuntza izanda ere. Ahaleginak eta ezagutzak batzea da bere xedea, eta literaturako obrak argitaratzen eta sustatzen laguntzea.
Galtzagorri Elkarteaa
Elkarte honek bi helburu nagusi ditu: haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta euskarazko haur eta gazteentzako literatura ezagutzera eman eta hedatzea.
Euskal Editoreen Elkartea
Euskaraz argitaratzen duten argitaletxeak dira bertako kideak. Euskarazko argitalpena sustatzea eta babestea da bere helburu nagusia.
Euskadiko Editoreen Elkartea
Elkarte profesional bat da, Euskadiko argitaletxeen interes profesionalak defendatzeko eta liburuak sustatzeko bokazioz sortua.
Euskadiko Liburu Ganbara
Liburu-dendak, banatzaileak, argitaletxeak eta arte grafikoetako enpresak, liburuen ekoizpenean espezializatuak, dira elkarte honetako kideak.
Euskal Irudigileak
Elkarte profesional honek 2003az geroztik biltzen ditu beren eskubide profesionalak batera defendatu nahi dituzten ilustratzaile guztiak. Bertako kideen interes komunak ordezkatzea, kudeatzea, sustatzea eta defendatzea da bere helburua.
EIZIE
Euskarazko itzulpengintzako profesionalen elkartea da. Euskarazko itzultzaileak, interpreteak eta zuzentzaileak hartzen ditu.
Lagun zaitzaket?
Ikus-entzunezkoen sektorearen inguruko informazio bila zabiltza
eta ez duzu behar zenuen hori aurkitu?
Agian lagun zatzaiket.