Argazkia: Haatik
BASQUE. PERFORMING ARTS.
BASQUE.PERFORMING ARTS. euskal arte eszenikoen sektorea nazioartekotzeko marka da, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak kudeatzen du.
Hainbat erakundek eta kolektibok dihardute Euskal Herriko arte eszenikoen sektorea bultzatzen. Dantzaren eta antzerkiaren sustapena, eta arte horien egonkortasuna eta garapena dira beren helburu nagusiak.
Artekale
Artekalek Euskal Herriko kaleko arteak sustatu eta hedatzen dihardu, sektoreko profesional desberdinek bat eginda: artistak, jaialdiak eta banatzaileak.
ADDE
ADDEk dantzaren hedapenean egiten du lan, baita sektorearen barne-kohesioa eta bere profesionalen lan-baldintzak hobetzearen alde ere.
Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal dantzako taldeek osatutako elkarteen euskal federazioa da.
Eskena
Euskadiko ekoizle eszenikoen elkartea da Eskena, sektorearen barruko komunikazioan, egonkortasunean eta garapenean laguntzeko.
Lagun zaitzaket?
Arte plastikoen eta ikusizkoen inguruko informazio bila zabiltza eta ez duzu behar zenuen hori aurkitu?
Agian lagun zatzaiket.
Jose Luis Ibarzabal
Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
jl-ibarzabal@euskadi.eus