LEGE OHARRA
Webgune honen ardura duenak, INSTITUTO VASCO ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUAk (aurrerantzean, zerbitzu-emailea, emailea edo Etxepare Euskal Institutua ere esan ahal izango zaio), dokumentu hau jartzen du Interneteko erabiltzaileen esku; dokumentuaren helburua da Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (IGMEZL) eta gainerako araudi aplikagarrietan jasota dauden eginbeharrak betetzea, bai eta webgune hau erabiltzeko baldintzei buruzko informazioa ematea ere.
INFORMAZIO OROKORRA
IGMEZL Legearen 10. artikuluan informatzeko betebeharra dela-eta araututakoa betez, webgunearen titularraren datuak honako hauek direla jakinarazten da:
Webgune honen jabea ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA da.
Andre zigarrogileak plaza 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua, 20012 Donostia.
IFK: V20999827
Telefonoa: +34 943 023 400
Helbide elektronikoa: etxepare@etxepare.eus
Jakin beharreko beste datu batzuk: Etxepare Euskal Institutua zuzenbide pribatuko erakunde publiko bat da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailera atxikita dagoena.
Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bidez sortu zen, Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute Sortu eta Arautzekoaren bidez.
Basqueculture.eus webguneari buruz
Basqueculture.eus euskal arteei, euskal kulturari eta euskal hizkuntzari (hots, euskarari) buruzko webgune bat da, eta sektoreko eragile nagusien arteko giltzadura. Webgune hori Etxepare Euskal Institutuak finantzatu eta kudeatzen du. Etxepare Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzaren erakunde publiko bat da, eta haren xedea da euskal kultura, euskal arteak eta euskal hizkuntza nazioartean ezagutaraztea, bai eta beste herrialde eta kultura batzuekin harreman iraunkorrak sortzea ere haien bidez.
ERABILTZAILEAK
www.basqueculture.eus webgune honetan sartu eta nabigatu, eta bertan garatutako zerbitzu eta jarduerak erabili edota haietan parte hartzen duten pertsona guztiek ERABILTZAILE izatea onartzen dute, eta, hala, erabiltzaile diren aldetik, baldintza hauek kontuan hartzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen dute beren gain, bai eta legezko beste edozein xedapen aplikagarri ere, eta webgune hau behar den bezala erabiltzera behartuta daude. Erabiltzaileak Etxepare Euskal Institutuaren edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor litezkeen edozein kalte edo galerengatik.
ALDAKETAK
Etxepare Euskal Institutuak beretzat gordetzen du webgune honetan egoki iruditzen zaizkion aldaketak bere aldetik egiteko eskubidea; webgune honen bidez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo beste batzuk gehitu ahal izango ditu, eta ez du aldaketa horien berri erabiltzaileei aldez aurretik eman beharrik; hala, emailearen webgunean argitaratzearekin nahikoa dela ulertuko da. Horrez gain, webgunean egokiak iruditzen zaizkion aldaketak egin ahal izango ditu aldez aurretik abisurik egin gabe, eta eskaintzen dituen edukiak nahiz zerbitzuak aldatu, ezabatu edo beste batzuk gehitu ahal izango ditu, bai eta haiek aurkezteko edo kokatzeko modua ere.
Webgune honen zerbitzu-ematearen iraupena mugatuta egongo da erabiltzailea webgunera edo hark emandako zerbitzuetakoren batera konektatuta dagoen unera. Horregatik, webgunea erabili nahi duen bakoitzean, erabiltzaileak arretaz irakurri beharko du Lege Ohar hau, edozein unetan alda baitaitezke Lege Oharra bera eta webgunea erabiltzeko baldintzak. Hortaz, aipatutako baldintzak indarrean egongo dira erakusgai dauden bitartean eta behar bezala argitaratuta dauden bitartean, eta beste batzuengatik ordezkatzen diren arte. Hortaz, erabiltzailea www.basqueculture.eus webgunera sartzen den unean argitaratuta dauden baldintza orokorrak indarrean daudenak direla joko da, eta, horregatik, erabiltzaileak aldian behin irakurri behar ditu webgunea erabiltzeko baldintzak.
WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK
Webgunea erabiltzeko eta webgunean nabigatzeko baldintza hauen helburua da, batetik, webgunearen titularraren (hau da, Etxepare Euskal Institutua, zerbitzuaren emailea den aldetik) eta, bestetik, webgunean sartu, nabigatu eta webguneak eskainitako zerbitzua erabiltzen duten erabiltzaileen arteko harremana erregulatzea.
www.basqueculture.eus webguneak informazio-, zerbitzu- eta datu-kantitate handi baterako sarbide aske eta doakoa ematen du (aurrerantzean, “edukiak”); eduki horien jabeak dira Etxepare Euskal Institutua edo haren lizentziatzaileak, eta erabiltzaileak eduki horietarako sarbidea du.
Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea behar bezala erabiltzeko erantzukizuna, Legean eta baldintza hauetan ezarritakoarekin bat etorriz. Erabiltzailea izango da egiten dituen adierazpen faltsu edo ez-zehatzen arduradun bakarra, bai eta ematen duen informazioak Etxepare Euskal Institutuari edo hirugarren batzuei sor diezazkiekeen galeren arduradun bakarra ere.
Erabiltzaileak bere gain hartzen du, espresuki, www.basqueculture.eus webguneak eskainitako edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko konpromisoa, legeak, moralak, ordena publikoak eta baldintza hauek ezarritakoarekin bat eginez, eta bere gain hartzen du, era berean, hauetarako ez erabiltzeko konpromisoa (zerrenda hau enuntziatiboa da eta ez murriztailea):
• Delituzko edukiak, eduki bortitzak, pornografikoak, arrazistak, xenofoboak, iraingarriak, terrorismoaren apologia egiten dutenak eta, oro har, lege edo ordena publikoaren kontrakoak direnak zabaltzeko.
• Sarean, nahita, birus informatikoak sartzeko, edo Etxepare Euskal Institutuaren edo hirugarren pertsonen sistema fisikoak eta logikoak aldatu, hondatu, eten edo haietan erroreak edo kalteak eragin ditzaketen ekintzak egiteko; ez eta Etxepare Euskal Institutuak bere zerbitzuak emateko dituen bitarteko informatikoen kontsumo masiboaren bidez, beste erabiltzaile batzuei webgunera eta webguneko zerbitzuetara sartzeko aukera oztopatzeko ere.
• Jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzeko, ez eta komunikazioen sekretutasuna eta izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko legedia urratzen duen edozein informazio-mota, elementu edo eduki zabaltzeko, transmititzeko edo hirugarrenen esku jartzeko ere.
• Beste erabiltzaile baten, administrazio publikoen edo hirugarren baten nortasuna hartzeko, hark webguneko zerbitzuetarako eta/edo edukietarako sartzeko dituen erregistro-gakoak erabiliz.
• Edukiak erreproduzitzeko, kopiatzeko, banatzeko, eta jendearen esku jartzeko edo beste moduren batean publikoki jakinarazteko, ez eta edukiak eraldatzeko edo aldatzeko ere, baldin eta eduki horiek ustiatzeko eskubideak dituen titularraren onespenarekin ez bada edo legez baimenduta ez badago, behintzat.
• Publizitatea egiteko asmoz datuak biltzeko, ez eta edozein publizitate-mota nahiz salmentarako edo izaera komertzialeko beste edozein ekintzatarako jakinarazpenak bidaltzeko ere, baldin eta aurretik horretarako baimena eskatu eta lortu ez bada, behintzat.
Webgune honetan ageri den edozein klausula betetzen ez bada (Lege Oharrekoak, Pribatutasun Politikakoak eta Cookie-ei buruzko Politikakoak, bai eta erabiltzailearentzat betebeharrak dakartzaten beste eduki batzuetakoak ere), eta, oro har, indarrean dagoen legedia betetzen ez bada, Etxepare Euskal Institutuak berehala jakinaraziko die ez-betetze hori dagokien agintariei, eta haiei laguntzeko konpromisoa hartzen du. Hala gertatuz gero, betebehar horiek ez betetzearen ondorioz sor litezkeen kalte edo galerengatik erantzungo du erabiltzaileak Etxepare Euskal Institutuaren edo hirugarrenen aurrean.
Etxepare Euskal Institutuak ez du bere gain hartzen honako hauen gaineko erantzukizuna: zerbitzu-ukapenerako eraso baten ondorioz, birus baten ondorioz edo zure ordenagailuarentzat, ekipo informatikoarentzat, datuentzat edo materialentzat teknologikoki kaltegarria izan daitekeen beste edozein programaren edo materialen ondorioz sor litezkeen kalte edo galerena, webgune hau erabiltzeagatik eta webgune honetatik edo hark birbideratutakoetatik edukiak deskargatzeagatik gertatuak.
Webgune honetako zerbitzuak erabili nahi dituzten adingabeek beren gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena izan beharko dute aldez aurretik, eta haiek izango dira beren kontura dauden adingabeek egindako ekintzen arduradun bakarrak.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Webgune honetako eduki guztiak webgunearen titularrarenak edo haien legezko jabeenak dira, eta horien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta daude. Izaera murriztailerik gabe, eduki horien artean sartzen dira honako hauek, besteak beste, testuak, grafikoak, irudiak, horien diseinua eta eduki horiei dagozkien jabetza intelektualaren eskubideak, bai eta marka, izen komertzial eta beste edozein zeinu bereizgarri ere. Webguneko eduki guztiek jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko araudian xedatutako babesa dute, eta dagozkien erregistro publikoetan inskribatuta daude.
Debekatuta dago edukiak, bere osotasunean zein neurri batean, edonola eta edozein baliabide erabiliz (baliabide mekanikoak, elektronikoak, erreprografiakoak, eta bestelakoak) erreproduzitzea, zabaltzea, publikoki komunikatzea edo banatzea, baldin eta Etxepare Euskal Institutuak edo edukien legezko jabeek horretarako baimena espresuki eman ez badute. Jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideen urratze larritzat joko da Etxepare Euskal Institutuaren aldez aurreko baimenik jaso ez duen edozein erabilera.
Webgune honetan ager daitezkeen eta Etxepare Euskal Institutuarenak ez diren diseinuak, logotipoak, testua eta/edo grafikoak beren jabeenak dira, eta haiek dira horien inguruan sor litekeen edozein gatazkaren arduradunak.
Etxepare Euskal Institutuak ez du izango webgune honetara sartzen diren pertsonek edukiez egiten duten erabileraren ondoriozko kalte edo galeren erantzukizunik, ez eta webgunera sartzen direnek indarreko edozein legezko xedapen hautsi izanaren erantzukizunik ere.
Jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideen ustezko ez-betetzeei buruzko edozein aipamen egiteko, bai eta webguneko edozein edukiri buruzko beste edozein aipamen egiteko ere, dokumentu honetan emandako datuak erabil ditzakezu gurekin harremanetan jartzeko, beharrezko informazioa atxikita.
Hala ere, Etxepare Euskal Institutuak ez du bere gain hartzen hirugarren batek edo erabiltzaileak hirugarren batzuen titulartasuneko jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratu izanaren gaineko erantzukizunik.
ESTEKAK
Etxepare Euskal Institutuaren webguneak Interneteko beste toki batzuetarako estekak edo hiperestekak izan ditzake, baina ez du horiengan inolako kontrolik. Hortaz, behin erabiltzaileak hirugarrenen esteketan sartu eta webgunea uzten duenean, ondorioak izateari utziko diote bai Lege Ohar honek, bai Pribatutasun Politikak eta bai Cookieei buruzko Politikak. Izan ere, erabiltzailea sartzen den webguneak beren politiken mende daude, eta erabiltzailea bere ardurapean sartuko da webgune horietako edukietan, eta webgune horietan indarrean dauden baldintzei erreparatu beharko die.
Etxepare Euskal Institutuak ezin du inola ere bere gain hartu inolako erantzukizunik hirugarrenen webguneetan ager daitezkeen edukiengatik, eta ez du bermatzen esteka edo hiperesteka horien eskuragarritasun teknikoa, ez eta horietan ageri den edozein material edo informazioren kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltasuna ere. Era berean, beste webgune batzuetarako kanpoko lotura horiek jartzeak ez du esan nahi erakunde horiekin elkartuta dagoenik, bat egin duenik edo parte hartzen duenik.
GARANTIAK ETA ERANTZUKIZUNA SALBUESTEA
Webgune honi buruz emandako informazioak izaera orokorra du, eta haren helburu bakarra informatzea da, eta ez da erabat bermatzen eduki guztietarako sarbidea izatea eta eduki horiek zehatzak, osoak, zuzenak, indarrekoak edo eguneratuak izatea, ez eta helburu jakin baterako egokiak edo erabilgarriak izatea ere.
Nolanahi ere, Etxepare Euskal Institutuak adierazten du nazioko edo nazioarteko legediaren, moralaren edo ordena publikoaren kontrako edozein eduki berehala ezabatuko duela, edo, hala badagokio, berehala ezabatuko duela webgune horretarako esteka, aginte eskudunei eduki horren berri ematearekin batera. Erabiltzaileak uste badu webgune honetan nazioko edo nazioarteko legediaren, moralaren edo ordena publikoaren kontrako edukirik dagoela, webgunearen titularrari berehala jakinaraztea eskertuko genioke.
Etxepare Euskal Institutuak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen hainbat egoeratan gerta daitezkeen edozein motatako kalte edo galeren gainean, esaterako:
• Edukietan akatsak edo hutsuneak izateagatik. Etxepare Euskal Institutuak ez du bermatzen edukiak etengabe eguneratuta egongo direnik, ez eta edozein motatako akatsik edukiko ez dutenik ere.
• Webgunea eskuragarri ez egoteagatik. Etxepare Euskal Institutuak ez du bere gain hartzen erabiltzaileari eragindako kalteen edo galeren erantzukizunik, kalte edo galera horiek telekomunikazio-sareen akatsen edo deskonexioen ondorio badira, eta akats edo deskonexio horiek webguneko zerbitzua eten edo bertan behera geratzea eragiten badute, sare horiek ongi ibiltzea hirugarrenen mende dagoelako.
• Sistema informatikoak, dokumentu elektronikoak edo erabiltzaileen datuak alda ditzaketen birus edo programa kaltegarriak edo gaiztoak egoteagatik edukietan, nahiz eta hori galarazteko beharrezkoak diren neurri guztiak hartu izan. Erabiltzaileari dagokio, betiere, programa informatiko kaltegarrien aurrean babesteko tresna egokiz hornitzea.
Webgune honetan sartzen diren erabiltzaileek Legea betez egingo dute hori, eta behartuta daude, une oro, webgunean eta edukietan sartzeko ezarritako moduaren kontrakorik ez erabiltzera, eta/edo ez sartzera zilegiak ez diren helburuekin, hirugarrenen eskubideak eta askatasunak urratzeko helburuekin, edo webgunea kaltetu, hondatu, saturatu edo moteltzeko helburuekin, Etxepare Euskal Institutuaren edo hirugarren erabiltzaileen kaltetan.
Erabiltzaileak webgunea oker erabiltzeagatik hirugarren pertsonei kalteak edo galerak eragiten badizkie, Etxepare Euskal Institutuak erabiltzailea egingo du horren erantzule.
Etxepare Euskal Institutuak webgune honetan argitaratutako informazioaren ondoriozko edozein erantzukizunetatik salbuesten du bere burua, baldin eta informazio hori webgunekoa ez den hirugarren batek manipulatu edo sartu badu.
Etxepare Euskal Institutuak ez du bere gain hartzen, besteak beste foroetan, txatetan, blog-sorgailuetan, iruzkinetan, sare sozialetan edo hirugarrenek webgune honetan edukiak modu independente batean argitaratzea ahalbidetzen duen beste edozein bitartekotan biltegiratutako informazioen eta edukien gaineko erantzukizunik.
SEGURTASUNA
Industrian onarpen zabala duten informazioaren segurtasun-teknikak erabiltzen ditu webgune honek, hala nola suebakiak, sartzeko kontrol-prozedurak eta mekanismo kriptografikoak, baimendu gabeko inork ez dezan datuetarako sarbiderik izan.
Era berean, Etxepare Euskal Institutuak beharrezkoak diren neurri tekniko nahiz antolamendu-neurri guztiak hartu ditu, izaera pertsonaleko datuen segurtasuna eta integritatea bermatzeko, bai eta ez galtzeko eta hirugarrenek horietara sartzea eta/edo horiek aldatzea eragozteko ere.
DEUSEZTASUNA EDO DEUSEZTAGARRITASUNA
Estipulazio hauetakoren bat nulutzat, baliogabetzat eta ez-eraginkortzat jotzeak, bere osotasunean edo neurri batean, ez dio eragingo gainerakoen baliozkotasunari edo eraginkortasunari, eta lotesleak izaten jarraituko dute Etxepare Euskal Institutuarentzat eta erabiltzailearentzat.
LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Baldintza hauetan zehazki adierazita ez daudenak Espainiako legearen arabera arautu eta interpretatuko dira. Araudian aurreikusten denean alderdiak foru baten mende jar daitezkeela, zerbitzu-emailea eta erabiltzailea Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira, legokiekeen beste edozein forori berariaz uko eginez.