SARRERA
Europarrok kultura-ondare oparoa partekatzen dugu, mendeetan zehar izan ditugun trukeen eta migrazio-fluxuen ondorio dena. Hala, bertako hizkuntzen eta kulturen aniztasuna, berezi egiten gaituen horri esker guztiok joritua, Europak duen balio handienetako bat da.
BASQUE. lurralde baten isla da (euskararen lurraldearena), historia baten isla, mundua ulertzeko modu batena, gurea. Bere sustraiez harro dagoen kultura baten adierazpidea da, ikuspegi berri bat eskaini nahian tradizioa eta abangoardia uztartzen jakin duen kultura batena.
BASQUE. atari bat da, bertan barrena sartu eta musikaren, dantzaren, antzerkiaren, zinemaren, literaturaren, artearen eta beste adierazpide batzuen bidez euskal kultura eta euskara ezagutzera emateko sortutako ataria da. Eta, ere beran, sormenari zabalik dagoen leku bat da, partekatzeko, zubiak eraikitzeko eta solaserako, kulturen artean elkar aditzen lagunduko diguten elkarrizketa berriei bide emateko.
01
LURRA
EUSKARAREN LURRALDEA
Euskararen lurraldea, Euskal Herria izenez ezagun, Europako hegoaldean dago, Pirinioetako mendebaldean. Mendikatearen bi aldeetara hedatzen da, ibarrak eta lautadak zeharkatu eta Kantauri itsaso biziraino. Antzina-antzinakoa da bere historia, kultura berezi bat du, eta munduan berdinik ez duen hizkuntza bat. Euskal Herria anitza eta abegikorra da. Eta dena dago hurbil. Bere gizarte modernoak ondo jakin du garai bakoitzera moldatzen, eta era horretan lortu du Europaren aitzindaritzan kokatzea bizi-kalitateari eta giza garapen jasangarriari dagokienez.
HIZKUNTZA
EUSKARA, JATORRI EZEZAGUNA DUEN ANTZINAKO HIZKUNTZA
Europako hizkuntza bizi zaharrena da euskara. Bere jatorriak misterio bat izaten jarraitzen du: ezezaguna da bere sorburua eta ez du ahaidetasun zuzenik beste hizkuntza batzuekin. Euskarak mendeetan iraun du bizirik, eta berari esker eutsi diote euskaldunek kultura propio eta jori bati. Nabarmentzekoa da bertsolaritzaren oraingo egoera bikaina, bere kemena eta entzute handia. Gaur egun, 900.000 euskara hiztun inguru daude, eta nabaritasuna hartu du hezkuntzaren, kulturaren eta gizartearen eremuan, baita mundu digitalean ere.
Argazkia: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017, Ekaitz Zilarmendi
02

03
GIZARTEA ETA TRADIZIOAK
NORTASUN HANDIKO LURRALDEA
Erroak sustraituta dituen lurraldea da, eta berezitasunez jositako kultura baten jabe. Tradizioek, folkloreak eta mitologiak, hizkuntzarekin batera, leku gailen bat hartzen dute imajinario kolektiboan: iraganari begiratzeko balio izateaz gainera, etorkizunerantz proiektatzeko oinarria dira. Lurralde moderno bat da gaur egun, eta elkar hartuta bizi dira bertan tradizioa eta abangoardia.
Argazkia: Joaldunak, Ekaitz Zilarmendi
ZINEMA
URREZKO AROA
Azkenaldi honetan egin diren zenbait filmen arrakastari esker ‒Loreak, Amama edo Handia, besteren artean‒ loraldian da orain euskarazko zinemagintza. Euskal zinema azken 50 urteetan garatu da bereziki: Euskal Herriari gorazarre egiten dion Ama Lur filmetik (N. Basterretxea eta F. Larruquert, 1968) Kimuak film laburren programak babestutako zuzendarien belaunaldi berriraino (Cobeaga, Garaño, Arregi, Vigalondo, Goenaga, Altuna, Esnal…), Medem edo Alex de la Iglesia zinemagile ospetsuak tartean direla. Ikus-entzunezko kultura oparo baten jabe da Euskal Herria, Donostiako Zinemaldia ikurtzat duena.
Argazkia: Oreina errodajea, Txintxua Films
04

05
MUSIKA
MUGIMENDUAN BETI
Euskal kulturan eragile nabarmena da musika. Horrela izan da historian zehar ere, eta musikaren inguruko kultura horren erakusgarri bikainak ditugu Maurice Ravel konpositorea, Pablo Sarasate biolinista edota Nicanor Zabaleta harpista. Soprano garaikide gailenetako bat da Ainhoa Arteta, eta euskal abesbatzek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ospe handia dute nazioartean. Gaur egun, ugariak dira antolatzen diren rock jaialdiak (Azkena Rock Festival eta Bilbao BBK Live) eta jazzaldiak (Gasteizkoa, Donostiakoa eta Getxokoa). Mikel Laboaren folk musika hunkigarritik Berri Txarrak-en rock musikaraino, Belako taldearen esperimentu elektronikoak tartean direla, eroso dabil euskal musika.
Argazkia: Niña Coyote eta Chico Tornado, Josu Kaleko
06
ARTEA
IKONO UNIBERTSALAK
Euskal artea ezingo zen ulertu Jorge Oteizak eta Eduardo Chillidak egindako berealdiko ekarpenagatik ez balitz. Nazioartean lortu zuten proiekzioaz gain, eragin izugarri handia izan zuten belaunaldi batean baino gehiagotan (Txomin Badiola, Cristina Iglesias, Peio Irazu, Ángel Bados). Euskal artisten konstelazio bat eratu zuten gainera, 60ko urteetan Gaur taldean bildua. Esther Ferrer bera performance artearen aitzindari eta ordezkari gailen bat da. Euskadik museo bikainak eta izen handiko arte-zentroak ditu (Guggenheim Bilbao Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Artium, Tabakalera…) eta euskal artea munduan zehar dabil orain hainbat artistaren eskutik (Itziar Okariz, Sergio Prego, Maider López, Asier Mendizabal edo Jesus Mari Lazkano…).
Argazkia: Arantzazuko Santutegia, Carlos Copertone

07
LITERATURA
ERRELEBO BERMATUA
Euskal literaturan bizitasun handia antzematen da gaur egun. Liburu ugari itzultzen dira hizkuntza desberdinetara, saritu eta zenbait kasutan zinemara moldatu ere egiten dira. 1975az geroztik, Espainiako diktadura amaitutakoan, ugaldu egin ziren argitaletxeak. Euskarazko literaturak bultzada handia izan zuen, eta protagonismo berezia hartu zuten euskarazko idazleek, Bernardo Atxagak, Ramon Saizarbitoriak eta Arantxa Urretabizkaiak, besteak beste. Azken urteetan, belaunaldi berri bat ari da erreleboa hartzen, besteren artean, Eider Rodríguez, Kirmen Uribe eta Harkaitz Cano idazleen eskutik. Gainera, gaztelaniazko idazleak ere, haien artean Ramiro Pinilla, Fernando Aramburu eta Dolores Redondo, besteak beste, gailendu egin dira azken hamarkada hauetan.
Argazkia: Eider Rodriguez, Lander Garro
ARTE ESZENIKOAK
TRADIZIOA ETA ABANGOARDIA
Dantza tradizionaletik abangoardiako antzerkira, zabala eta nortasun handikoa da euskal arte eszenikoen eskaintza. Eta gizartean sakonak izan badira ere aldaketak, euskal dantza tradizionalaren errepertorioak bizirik dirau Euskal Herrian. Dantza klasikoa, tradizionala, antzerki dantza eta garaikidea elkartu eta nahastu egiten dira sarritan. Gaur egun, gainera, euskal dantzari batzuk, Lucía Lacarra eta Igor Yebra haien artean, nazioarteko izen handiko balet konpainietako kide dira. Antzoki nagusiek (Bilboko Arriaga, Donostiako Victoria Eugenia eta Gasteizko Printzipala) eta espazio eszeniko independenteek ere bizirik gordetzen dute antzerkiaren suharra.
Argazkia: Haatik, Iurre Aranburu
08

09
GASTRONOMIA
BIZIMODU BAT
Euskaldunentzat janaria baino zerbait gehiago da gastronomia. Bizimodu bat da. Pintxoak, lagunarteko giro herrikoi batean gozatzen den miniaturazko sukaldaritza, identitate ikur bilakatu da. Euskal Herria elkarte gastronomikoen sorlekua da gainera, mahaiaren inguruan bildu eta sozializatzeko lekuena. Horretaz gain, euskal gastronomia lehen mailako erreferentzia eta aitzindari bilakatu da sukaldaritza eraberritzeko asmoz sortutako mugimendu askorentzat. Hala, Donostia da munduan Michelin izar gehien biltzen dituzten hirietako bat.
Argazkia: Elkano, Mito Estudio
10
JENDEA
EKINTZAILEEN LURRALDEA
Euskaldunak abenturazale porrokatuak eta berritasun gose izan dira beti. Izan ere, ugariak dira historian itzal handia utzi duten pertsona ospetsuak, haien artean Joan Sebastian Elkano, mundu-bira egin zuen aurreneko nabigatzailea, eta Loiolako Ignazio, Jesusen Konpainiaren sortzailea. Gizartearen eremu guztietan topatzen ditugu euskaldun unibertsalak: jostunak (Cristóbal Balenciaga edo Paco Rabanne), idazleak (Unamuno, Pío Baroja edo Bernardo Atxaga) eta eskultoreak (Eduardo Chillida, Jorge Oteiza edo Cristina Iglesias). Eta kooperatiben mugimendua bera, enpresa-sistema berritzaile eta modernoa, izen handiko ekonomialariek goretsi eta aztertzen dihardute gaur egun munduan.
Argazkia: Balenciaga, Mito Estudio