PRIBATUTASUN-POLITIKA
Printzipioz, webgune honen bidez ez da erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen erabiltzaileak jakinaren gainean egon gabe, eta ez dizkiegu datu horiek hirugarrenei lagatzen ere.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Orain, web-orri honekin lotuta ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUAK datuen babeserako duen politikari buruzko informazioa emango dizugu.
Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
INSTITUTO VASCO ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA (aurrerantzean, Etxepare Euskal Institutua) da lortutako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
Andre zigarrogileak plaza 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua, 20012 Donostia.
IFK: V20999827
Telefonoa: +34 943 023 400
Helbide elektronikoa: etxepare@etxepare.eus
basqueculture.eus webguneari buruz
Basqueculture.eus euskal arteei, euskal kulturari eta euskal hizkuntzari (hots, euskarari) buruzko webgune bat da, eta sektoreko eragile nagusien arteko giltzadura. Webgune hori Etxepare Euskal Institutuak finantzatu eta kudeatzen du. Etxepare Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzaren erakunde publiko bat da, eta haren xedea da euskal kultura, euskal arteak eta euskal hizkuntza nazioartean ezagutaraztea, bai eta beste herrialde eta kultura batzuekin harreman iraunkorrak sortzea ere haien bidez.
Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Etxepare Euskal Institutuan, egiten dizkiguten kontsultei edo informazio-eskaerei behar bezala erantzuteko helburuarekin tratatzen dugu pertsona interesdunek ematen diguten informazioa.
Pertsona interesdunek ematen diguten informazioa tratatzeko orduan, emandako datu pertsonalak isilpean gordetzeko konpromisoa hartu dugu gure gain.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Datuak bildu diren helburua betetzeko behar besteko denboraz gordeko dira, eta helburu horren ondorioz sor litezkeen erantzukizunak zehazteko; dena den, interesdunak edozein unetan eskatu ahal izango du bere datuak ezabatzeko.
Etxepare Euskal Institutuak datuak ezabatu edo zuzenduko ditu, datu horiek zehaztugabeak, osatugabeak edo helburua lortzeko jada beharrezkoak edo baliagarriak ez direnean.
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Datuak tratatzeko legezko oinarria da interesdunak berak hori egiteko baimena ematea. Interesdunak askatasunez eta bere borondatez erabaki ahal izango du informazio hori tratatzea nahi duen ala ez. Hari buruzko informazioa behar dugunean, beti eskatuko diogu informazio hori bere borondatez emateko, espresuki.
Zer egiteko erabiliko ditugu erabiltzailearen datuak?
Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartzen du baimen espresurik gabe datuak hirugarrenei ez lagatzeko, ez saltzeko eta haiekin ez partekatzeko konpromisoa, legeak hori egitera behartzen duenean izan ezik.
Datuak isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen dugu gure gain, bai eta beharrezko neurriak hartzeko konpromisoa ere, datuak ez daitezen bestelakotu edo galdu, eta ez dadin baimendu gabeko tratamendurik edo sarbiderik izan. Legediak eskatutako segurtasun-maila handienak abiarazi ditugu, erabiltzailearen datu pertsonalak babesteko.
Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?
Pertsona guztiek dute Etxepare Euskal Institutuan berari buruzko daturik tratatzen ari garen ala ez dioen baieztapena jasotzeko eskubidea.
Pertsona interesdunek beren datu pertsonaletan sartzeko eskubidea dute, bai eta datu zehaztugabeak zuzentzea eskatzeko eskubidea ere, eta, hala badagokio, datuak ezabatzeko eska dezakete, besteak beste, datu horiek bilduak izan ziren helburua lortzeko jada behar ez direlako.
Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute, eta, kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen aurrean babesteko gordeko ditugu soil-soilik. Interesdunek baimena kentzeko eskubidea izango dute une oro, eta horrek ez du eraginik izango baimena kendu aurretiko datuen tratamenduaren zilegitasunean.
Egoera jakin batzuetan, eta beren egoerarekin lotutako arrazoiak direla eta, interesdunek beren datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango dute. Etxepare Euskal Institutuak datu horiek tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo premiatsuak baldin badaude edo balizko erreklamazioak egiteko nahiz erreklamazioetatik defendatzeko.
Erabiltzaileak datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea izango du, hau da, eskubidea izango du eman dituen datuak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean beste arduradun bati zuzenean helaraztea eskatzeko, hori teknikoki egin daitekeenean.
Eskubide horiek egikaritzeko, datuen titularrak, edo haren legezko ordezkariak, beren nortasuna frogatu eta mezu elektroniko bat idatzi beharko dute honako helbide honetara: dpd-dbo@euskadi.eus. Ohiko posta bidez ere egin daiteke: Etxepare Euskal Institutua. Tabakogileen plaza 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua, 20012 Donostia.
Zure eskubideei buruzko informazio gehiago lor dezakezu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan: www.avpd.euskadi.eus
Eskubide horiek egikaritzean eskubideen titularrak asetzerik lortzen ez badu, kontrol-agintaritza eskumendunaren laguntza eskatu ahal izango du bere eskubideen egikaritzea eraginkorra izan dadin, eskubideen babeseko erreklamazio bat aurkeztuz (www.avpd.euskadi.eus)