Conexiones culturales

KULTUR KONEXIOAK

AURKEZPENA

Lurralde baten nortasunaren erakusle bikaina da sorkuntza, eta edozein mugetatik haratago aniztasunari egiten dion ekarpenean sinetsita gaude, baita bere balio eraldatzailean ere.

Kultur Konexioek euskal kultura eta munduko beste kulturen arteko elkarrizketa sustatzen dute. Loturak estutu eta harreman sare iraunkorrak bideratzea; sortzaile, kultur eragile eta erakundeen artean zubiak eraiki eta lankidetza sendotzea; eta eremu kultural eta akademikoan hartu-emana bultzatzea dute helburu.

Kultur Konexioak Eusko Jaurlaritzaren maila gorenean erabakitzen dira eta Euskadiren kanpo harremanen, nazioartekotzeko estrategiaren eta kanpo kultur politiken isla dira. Etxepare Euskal Institutua da programa hauek diseinatu eta garatzen dituen erakundea.